EGITARAUA

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedatzea

Ekonomia eraldatzeko garaia da!

Urteak daramagu gure burua prestatzen, frogak egiten, proiektuak sendotzen. Milaka ekimen, bizitzaren esparru guztietan, gero eta pertsona gehiagorengatik babestuak, egunero frogatzen dute beste ekonomia bat, beharrezkoa izateaz gain, posiblea dela. Saltoa emateko garaia heldu da, alternatiba bat garela pentsatzeari utziz eta errealitate berri bat bezala eratuz. Ekonomia sozial eta solidarioaren hedapenaren garai da.

BEHIN-BEHINEKO EGITARAUA

Osteguna 10 Ostirala 11 Larunbata 12
09:00 – 14:00
Politika Publikoei buruzko mintegia: ESStik lurraldeak eraldatu
9:30 Ardatzen 2. saioa
(inspirazio-esperientzien mahaia)11:30 Kafe-atsedenaldia12:00 Meeting gunea13:45 Bazkaria
10:00 Elkarrizketak (6 aldi berean)

11:30 Kafe-atsedenaldia

12:00 ESSkutxa. Hedatzen ari diren 10 esperientzia.

13:45 Bazkaria

15:30. Hasiera hitzaldia

-Aurkezpena: REAS Euskadi eta REAS RdR

-Ongi etorri instituzionala: Juan Mª Aburto, Bilboko Alkatea

-Hitzaldia: De la economía solidaria al postcapitalismo: posibilidades, desafíos y falsas promesas. César Rendueles (Universidad Complutense de Madrid)

17:00 Atsedenaldia

17:30 Ardatzen 1go saioa
(dokumentuaren aurkezpena + motibazio-hitzaldia)

19:30 Jardunaldiaren amaiera

15:30 Ardatzen 3. saioa (tailer parte-hartzailea)

18:00 Atsedenaldia

18:30 Hitzaldi nagusia: ESSaren hedapenaren erronka eta gaitasunak

-Magdalena León, REMTE, Ecuador

Jean Louis Laville, CNAM, París

20:30 Jardunaldiaren amaiera

15:30 Bukaera hitzaldia

-Hitzaldia: Hazañas de los malos tiempos. Cristina Morano (idazle eta artibista)

-Manifestuaren irakurketa

-Itxiera

17.30 Jardunaldiaren amaiera

20:00 Festa (Hikaateneo)


Meeting gunea

(ostirala, azaroak 11, 12.00etan)

Meeting gunea, partaideen arteko topaketa informalak sustatzeko tresna legez ulertzen da. Badaude jada zenbait erakundeen artean adostutako topaketak, beste batzuk antolatzen joan zaitezkete, eta, edozein kasutan ere, Kongresura heltzerakoan ere, gaiak proposa daitezke.

Elkarrizketak

(larunbata, azaroak 12, 10.00etan)

Ardatz tematikoetan ukituko ez diren, baina ekonomia sozial eta solidarioko sareentzat duten garrantziagatik edo euren gaurkotasunagatik garrantzitsuak diren zenbait gairi buruz mintzatzeko, beste espazio bat ireki dugu. Hurrengoko hauek aldi berean garatuko dira:

  1. Munizipalismo eta ekonomia sozial eta solidarioa.
  2. Erosketa publiko arduratsua eta bidezko merkataritza.
  3. Ikerketa eta prestakuntza ekonomia sozial eta solidarioan.
  4. Tokiko garapenean esku-hartze estrategiak.
  5. Ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetza.
  6. Komunikazioa eta ekonomia sozial eta solidarioa

ESSkutxa

(larunbata, azaroak 12, 12.00etan)

Kongresua ospatuko den eraikinaren sarreran erakusgai egongo diren esperientzia guztietatik, 10 aukeratuko dira, euren izaera berritzaileagatik, erreplika daitekeen praktika on bat delako edo hedapenaren ideia zentrala ordezkatzen dutelako. Osoko hitzaldi batean partaide guztiei aurkeztuko zaizkie.