Aurkezpena

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresua, azaroaren 10etaik 12ra Bilbon ospatuko dena, erakunde sozial, administrazio, enpresa, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arloan esperientziak trukatzeko eta bere etorkizunerako posibilitateaz elkarrizketan aritzeko interesa duten ekintzaile eta kontsumitzaileak batuko ditu.

Ekonomia Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!” lelopean, topaketa Bizkaia Aretoan burutuko da, sistema kapitalistaren aurrean alternatiba errealak bilatzen duen biztanleriari eredu ekonomiko etikoagoak hurbiltzeko. Biltzarra Ekonomia Sozial eta Solidarioan dauden sareak sendotzeko funtsezkoa izango da, baita sare berriak sortzeko.

Horretarako, zeharkako eta nagusi diren sei gai-ardatzek, ekonomia solidarioaren teorian eta praktikan diren gai garrantzitsuenak helduko dituzte:

  1. Ekonomia inklusibo eta demokratikoa
  2. Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada
  3. Potentzia eta mugak gaindituz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboaren eratze, garapen eta eraldaketa.
  4. Ondasun komunak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa
  5. Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa: egitura kooperatibo zabalak, ESSaren eraikuntzan
  6. Trantsizioak mundu iraunkorrago bateko ekonomia berrietarantz

Ardatzak hainbat pertsona eta maila tiporako ekintzen bidez hedatuko dira. Horrela, saiakuntza ibilbide desberdinak sortu nahi ditugu, parte-hartzaileen interes, ardura eta ezagueraren arabera.

Baina biltzarra askoz gehiago da: 3 inspirazio-hitzaldi egongo dira zeharkako gaietan inspiragarriak diren esperientziak ezagutzeko. Horrez gain, ekonomia sozial eta solidarioko eragileek Meeting gune bat izango dute elkar topatzeko eta esperientziak konpartituko dira ESSkutxa espazio batean eta esperientzia-mosaiko erraldoi batean. Bukatzeko, Hika Ateneon ospatuko den festa batek topaketa itxiko du.

Bestalde, azaroaren 10ean, 10.00etatik 14.00etara, baita Bizkaia Aretoan (Bilbo) ere, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Politika Publikoen Nazioarteko Mintegi bat ospatuko da.