Trantsizioak mundu iraunkorrago bateko ekonomia berrietarantz

Petrolioaren gailurrak, klimaren ondoriozko errefuxiatuak edota bioaniztasunaren galera dira erauzte eredu orokorrari loturiko makrogaiak, eta horiek eragin zuzena dute etxeko ekonomian eta eguneroko ekonomian. Edonola ere, herritarrean erresilientzia handitzen ari da makro arriskuen gainean, hainbat faktoreren ondorioz: aurreztea eta etxean energia eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea, hirigintza bioklimatikoan eta bioeraikuntzan oinarritzen den eta ekoizpen industrialaren planteamendu zirkularrarekin orekatua den oinarriaren gainean. Ekoherrixken bitartez, cohousing komunitateen bitartez, kontsumo taldeen eta elikaduraren, energiaren edo hezkuntzaren subiranotasunaren alorreko mugimenduen bitartez ari zaio aldaketa klimatikora egokitzeko eta bioaniztasuna zaintzeko bideari irtenbidea bilatzen, nazioarteko politika handietatik haratago. Ardatz horren inguruan elkartuko dira trantsizio komunitarioko esperientziak, zein bere eredu agroekologikoekin, landa edo hiri eremuaren birsorkuntzaren alorrekoekin, edo ekonomia urdinekoarekin; horiek guztiak gai dira maila orokorrean eragiteko, baina tokian tokiko jardunen bitartez.

1go SAIOA
Hitzaldi eragingarria
Ortzi Akizu, ingeniari, ekodiseinu irakaslea eta ikertzailea (UPV/EHU)

“Energiak trantzisioen hasieran”

2. SAIOA
esperientzi mahaia
  • Gabriela Vázquez, Ekonomia solidario eta elikadura burujabetzako lan prozesua.
  • Mirene Begiristain. Ekonomian doktorea, UPV/EHU.
  • David González. Cooperativa Sustraiak Habitat Desing.
3. SAIOA Lanketa kolektiborako tailerra