Potentzia eta mugak gaindituz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboaren eratze, garapen eta eraldaketa.

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboak aurrerabide handia izan du azken urteotan. Alabaina, ezinbestekoa da jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat egitea, hartutako posizioak sendotzeko, eta, orobat, hedatzeko balioko duena, modu eraginkorrean zabalduz gizarte osora.

Jauzi hori ematen laguntzen edo zailtzen duten barne zein kanpo aukerak (gaitasunak, tendentziak, egoera faboragarriak …) eta oztopoak (beldurrak, tabuak, larritasunak, estereotipoak, ohiturak, araudiak, paradigma nagusiak…), identifikatzea eta ikertzea da ardatz honen helburu nagusia. Gutako bakoitzaren mugak eta potentziak (pertsonak, erakundeak, merkatu espezifikoak), taldeari eta gure testuinguru sozioekonomikoari dagozkionak kontuan hartuta lan egitea, hauek baloratzeko, hobetzeko edo gainditzeko.

1go SAIOA
Hitzaldi eragingarria
Igor Ortega. Lanki Ikertegia (Mondragon Unibertsitatea)

“Ekonomia sozialaren erronka eta zalantzak (Arrasateko kooperatibismoaren kasutik abiatuta)”

2. SAIOA
esperientzi mahaia
3. SAIOA Lanketa kolektiborako tailerra