Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa: egitura kooperatibo zabalak, ESSaren eraikuntzan

Azken urteotan, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) baitan hainbat ekonomia alternatibo sortzen ari direla ikusi dugu. Ezaugarri nagusi bat dute guztiek: beren sorreraren eta kontsolidazio dinamiken arabera, beharrezkoa da gizarte kapital sendoen arteko sareak eraikitzea, milaka pertsona eta erakunde lotuko dituztenak, lurralde eskala zabaletan. Horien artean, aipatzekoak dira finantza etikoko egitura kooperatiboak, energia berriztagarrien ekoizpenean eta merkaturatzean oinarrituak, kontsumo agroekologikokoak… Ezaugarri hori ez da soilik iraunkortasun ekonomikoan oinarritutako arrazoien bitartez azaltzen, bilatzen duten erantzun sozial motaren eta eskaintzen duten eraldaketa proposamenaren bitartez baizik. Era horretara, ekimen mota horiek, balio ekonomikoa ez ezik, balio politiko nabarmena hartzen dute, eta ESSarentzat eta gizartea aldatzeko haren proposamenarentzat aukera argia da, eta ESSak ongi ulertu eta bultzatu behar du hori.

Ardatz tematiko horretan, Ekonomia Solidarioaren baitan sortutako dinamika mota horiei buruz egin nahi dugu gogoeta, hainbat alderdi aztertuz, besteak beste, horien gaitasuna ESS osoaren baitan edota nortasuna galdu gabe egitura zabalak sortzeko premiak eragiten dituen erronkak. Era berean, gizarte merkatuaren balioa eta haren erronkak aztertuko ditugu, ekimen horiei esparru bat eskainiko dien egitura egonkor baten moduan (baina ez bakarrik horiei, noski), eta horiek merkatu hori sendotzeko prozesuari ekar diezaioketen balioa.

1go SAIOA
Hitzaldi eragingarria
Ruben Suriñach (Opcions aldizkaria)

“Irismen handiko egiturak: eskalabilidadearen erronka ekonomia sozial eta solidarioan”

2. SAIOA
Esperientzi mahaia
3. SAIOA Lanketa kolektiborako tailerra