Nortzuk gara

Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS), ekonomia, garapen pertsonal eta komunitarioaren zerbitzura dagoen baliabidetzat – eta ez xedetzat – ulertzen du. Horretarako, jarduera ekonomikoak, pertsonak, euren komunitatea eta ingurugiroa zentrotzat izatea proposatzen du. Hura lortzeko, justizia, lankidetza, elkarrekikotasuna eta elkarrekiko laguntza printzipioetan oinarritutako ekoizpen, banaketa, kontsumo eta finantzaketa harremanak sortu nahi ditu.

Bere xedea, ekonomia ulertzeko eta kudeatzeko beste modu bat posible bihurtzea da, Gutun Solidarioaren sei printzipio nagusiekin konpromisoa duten elkartze-, enpresa-, ekonomia- eta finantzazio-ekimen ezberdinak sustatuz, lagunduz eta koordinatuz.

  1. Ekitatea
  2. Lana
  3. Ingurugiro jasangarritasuna
  4. Lankidetza
  5. Irabazi asmorik gabea
  6. Inguruarekiko konpromisoa

REAS, Ekonomia Alternativo eta Solidarioaren Sareen Sarea da, lurralde- zein sektore-sareetan bildutako bostehun entitate baino gehiagoz osatua. Nazioarte mailan ere presentzia daukagu RIPESSen (Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ) bitartez. Juridikoki, REAS, irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, alderdi- zein erlijio-afiliaziorik gabea eta bere jarduera esparrua espainiar estatua delarik.

REAS Euskadi, 1997an jaiotako eta pertsonen eta inguruaren zerbitzura dagoen ekonomia bat sustatzen duten 69 enpresa zein gizarte-entitatez osatuta dagoen sarea da. Enpresa solidarioen arteko lankidetza bultzatzen du eta auditoria sozialeko tresnak zein kalitatearen hobekuntza tresnak erabiltzen ditu, kontsumo kritiko, kontziente,eta eraldatzailea sustatzeaz gain. Halaber, finantza-baliabide etiko eta solidarioen garapenean laguntzen du, herritar-sentsibilizazioa sustatzeaz gain, aldaketa eta parte-hartze sozialerako hezkuntza nabarmenduz.