TOPAKETARAKO (ZEIN HEDAPENERAKO) KONGRESUA

Kongresu osoa, alternatiba ekonomikoak lantzen gabiltzanon arteko topaketa handia izateko helburuarekin antolatu egin da. Dena den, interesgarria iruditzen zaigu elkar ezagutza, elkartrukea eta, posible baldin bada, lankidetza proiektuak hedatzeko aukerak zabaltzea.Meeting gunea (ostirala, azaroak 11, 12.00etan)

Meeting gunea, partaideen arteko topaketa informalak sustatzeko tresna legez ulertzen da. Badaude jada zenbait erakundeen artean adostutako topaketak, beste batzuk antolatzen joan zaitezkete, eta, edozein kasutan ere, Kongresura heltzerakoan ere, gaiak proposa daitezke.

Elkarrizketak (larunbata, azaroak 12, 10.00etan)

Ardatz tematikoetan ukituko ez diren, baina ekonomia sozial eta solidarioko sareentzat duten garrantziagatik edo euren gaurkotasunagatik garrantzitsuak diren zenbait gairi buruz mintzatzeko, beste espazio bat ireki dugu. Hurrengoko hauek aldi berean garatuko dira:

1. Munizipalismo eta ekonomia sozial eta solidarioa.

2. Erosketa publiko arduratsua eta bidezko merkataritza.

3. Ikerketa eta prestakuntza ekonomia sozial eta solidarioan.

4. Tokiko garapenean esku-hartze estrategiak.

5. Ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetza.

6. Komunikazioa eta ekonomia sozial eta solidarioa

ESSkutxa (larunbata, azaroak 12, 12.00etan)

Kongresua ospatuko den eraikinaren sarreran erakusgai egongo diren esperientzia guztietatik, 10 aukeratuko dira, euren izaera berritzaileagatik, erreplika daitekeen praktika on bat delako edo hedapenaren ideia zentrala ordezkatzen dutelako. Osoko hitzaldi batean partaide guztiei aurkeztuko zaizkie.

 

[email protected] :: 681 608 429 – 94 416 05 66

 

Izena emateko azken eguna: azaroak 4

Esperientziak bidaltzeko azken eguna: urriak 31