Ekonomia inklusibo eta demokratikoa

Egunez egun ikusten dugu nola sortzen duen ekonomia kapitalistak gero eta bazterketa, desberdintasun eta bidegabekeria gehiago, behar besteko kontrol politikorik eta herritarren kontrolik gabe. Inklusiorako gaitasunak «huts» egiten duenean, eredua bera da huts egiten duena. Ardatz horri jarraituz, gaur egun sortzen ari diren hainbat alternatiba aztertuko ditugu: ekonomiaren eta zergaren alorrekoak, antolamenduari eta/edo lanen banaketari eta enpleguaren sorrerari dagozkionak, eta giza eskubideen alorrekoak. Eta, era berean, gogoeta egingo dugu ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik egitura mailan zein pertsonekin eta lurraldeekin egiten den lanari dagokionez, ekonomia bidezkoagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin balia ditzakegun proposamenei buruz; izan ere, era horretara bermatuko zaie herritar guztiei beren gizarte eskubideak gauzatzeko aukera izango dutela.

1go SAIOA
Hitzaldi eragingarria
Mari Luz de la Cal (UPV/EHU)

“Lanaren eta jardueraren antolaketarako jarraibideak ekonomia inklusibo eta solidario batean”.

2. SAIOA
Esperientzi mahaia
3. SAIOA Lanketa kolektiborako tailerra