LURRALDEAK EKONOMIA SOLIDARIOTIK ERALDATU

REAS Euskadik “Ekonomia Solidariotik lurraldeak eraldatuz” mintegia antolatu du, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresuaren aurretik ospatuko dena, ekonomia sozial eta solidario baten garapenerako, politika publikoek duten potentzialaren inguruan hausnartzeko, horretarako erabilgarriak izango diren proposamen eta tresnak aurkezteko eta ikuspegi horretatik jada lan egiten dabiltzanen zenbait udalen esperientziak biltzeko helburuarekin.

Tokiko politika publikoei buruzko mintegia

LURRALDEAK EKONOMIA SOLIDARIOTIK ERALDATU

Ekonomia Solidarioaren lan esparruetako bat tokiko politika publikoen sustapena da. Ekonomia eraldatzeko asmoa dugu eta, horretarako, lurralde esku-hartzea gakoa dela uste dugu. Eta esku-hartze horretan, tokiko administrazioek zeresan handia daukate. Herritarrentzako beharrezkoak diren esparru eta zerbitzu askotan konpetentziak edukitzeaz gain, eurengandik gertuen dauden administrazio publikoak dira. Horrez gain, gertuko demokrazia parte-hartzaile bat garatzeko espazio ezin hobeak dira. Instituzioen kudeaketa eredu berriak eraiki ditzaten, praktika ekonomiko alternatiboak garatzen, giza garapen lokaleko proposamen alternatiboak sustatzen eta, azken finean, bizitzaren jasangarritasuna euren erdigunean kokatzen duten tokiko estrategiak garatzera laguntzen duten lurraldeak dira.

Horrela, REAS Euskadik mintegi hau antolatu du, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresuaren aurretik ospatuko dena, ekonomia sozial eta solidario baten garapenerako, politika publikoek duten potentzialaren inguruan hausnartzeko, horretarako erabilgarriak izango diren proposamen eta tresnak aurkezteko eta ikuspegi horretatik jada lan egiten dabiltzanen zenbait udalen esperientziak biltzeko helburuarekin.

Egiatarua

09:00 Izen-ematea eta dokumentazioaren ematea
09:15 Aurkezpena
09:30 Ze politika publiko ekonomia sozial eta solidario batentzat

  • Magdalena León, REMTE (Red de Mujeres Transformando la Economía), Ecuador.
  • Jean Louis Laville, CNAM (Conservatorio Nacional de Artes y Oficios), París.
11:15 Atsedenaldia
11:45 Ze tresna ekonomia sozial eta solidarioaren tokiko eraketarako

  • REAS Euskadik landutako gidaren aurkezpena: Lurraldeak ekonomia solidariotik eraldatuz. Tokiko politika publikoak sustatzeko tresnak.
12:15 Ze ekarpen egin dezakete udalek ekonomia sozial eta solidario baten eraketan

  • Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko Alkatea.
  • Arantzazu Gracia, Zaragozako Udaleko Hezkuntza eta Inklusioko Zinegotzi Ordezkaria.
  • Jordi Via Llop, Bartzelonako Udaleko Ekonomia Kooperatibo, Sozial eta Solidarioko eta Kontsumoko Ordezkaria.
  • Nerea Melgosa Vega, Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Jasangarriko Zinegotzi Ordezkaria.
14:00 Mintegiaren amaiera

Izen emateak

http://www.economiasolidaria.org/seminario_pp_ess_mintegia

Ekonomia sozial eta solidarioaren II. Kongresua aurretik ospatuko den mintegia: www.esskongresua.net

Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak mintegi hau finantzatzen du.

Hedapen-orria eransten da: ES_politicas_locales_seminario