Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESetaS) eta Ekonomia Feministak kritikatu egiten dute, biek, nagusi den sistema ekonomikoa, bai eta sistema horrek errealitatea interpretatzeko oinarri hartzen dituen hipotesiak ere. Kritika horren bitartez, “beste ekonomia bidezkoago bat” eratzearen alde egiten dugu; elkarren mendekotasunean, elkarrekikotasunean, jardunbide demokratiko, parte-hartzaile eta gardentasunekoetan oinarritutako beste harreman ekonomiko batzuen alde, pertsonen arteko zuzentasuna izanik gure jardunbidearen ardatz zuzendaria eta garrantzia emanez Bizitzarako beharrezkoak diren lan guztiei.
Lotura sendoak daude, beraz, bi ekonomia kritiko horien artean, eta bide horretatik jarraitu nahi dugu aztertzen eta ikertzen, ESetaS indartuko duten ekarpen berriak sortzeko, baina, era berean, gure jardunak feminismoetatik abiatuta sendotzeko, eta, era horretara, horien gaitasun eraldatzailea sendotzeko helburuarekin.
Lan teoriko batetik abiatuta, baina euskarri horietan oinarrituta lan egiten duten ESetaSaren alorreko esperientziak eta ekimenak agerraraziz, ESetaS eta Ekonomia Feministaren arteko harremanak eta kontzeptuak sendotzen ahaleginduko gara, eta, orobat, ahaleginduko gara gogoeta egiten bi horien arteko elkarrizketa egituratzen jarraitzeko moduari buruz, gizarte ez sexistak eta heteropatriarkalak eraikitzeko helburuarekin.
1go SAIOA Hitzaldi eragingarria |
XESeko Feminismoen batzordea eta REAS Euskadiko EkoSolFem
“Bizitza jasangarriak ekonomia solidario batean, utopia edo eraikuntzan dagoen prozesua?” |
2. SAIOA Mesa de experiencias |
|
3. SAIOA | Lanketa kolektiborako tailerra |