AZAROAN EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN II KONGRESUA OSPATUKO DA

Gauza onek presarik izan ez arren, ozen-ozenean esan dezakegu jada: Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresua martxan dago eta Bilbon ospatuko da 2016ko azaroaren 10-11-12an, “Ekonomia Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!” lelopean.

Urteak daramagu gure burua prestatzen, frogak egiten, proiektuak sendotzen. Milaka ekimen, bizitzaren esparru guztietan, gero eta pertsona gehiagorengatik babestuak, egunero frogatzen dute beste ekonomia bat, beharrezkoa izateaz gain, posiblea dela. Saltoa emateko garaia heldu da, alternatiba bat garela pentsatzeari utziz eta errealitate berri bat bezala eratuz. Ekonomia sozial eta solidarioaren hedapenaren garai da.

2014an Zaragozan topatu ginen… eta 2016an Bilbon hedatuko gara!

Hurrengo asteetan kongresuaren irudi eta webgunea aurkeztuko ditugu eta izen-emate epea uztailean irekiko da. Momentuz, data zuen agendetan gordetzea soilik eskatzen dizuegu.

Azaroan Bilbon elkar ikusiko garelakoan,

REAS Euskadi
Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea
contacto@economiameeting.net