300 ESPERIENTZIEN BILA GABILTZA

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedapenaren errealitatea ikustarazteko, kongresuaren egoitzan, alternatiba ekonomikoen esparruko gutxienez 300 esperientzien posterrez osotutako makro-collage bat ikusgai jarri nahi dugu.

Proiektu txiki ala handiak izan daitezke, prozesu konplexu edo jarduera zehatz bat, sare edo erakunde baten aurkezpena, garrantzitsua iruditzen zaizuen argitalpen bat edota web atari bat… ekonomia sozial, solidario, inklusibo eta jasangarri baten eraikuntzan dena balio du. Galdetegi samur hau zuen ekimenarekin betetzera animatzen zaituztegu. Ezin da bete gabe geratu!

Oraindik izena eman ez baduzu, orain egin ezazu!